Leganes taldean eman ditu azken hiru denboraldiak, eta talde madrildarrarekin kontratua amaitu ondoren hartu du erabakia.
Futbol profesionalean ibilbide luze eta oparoa egin du. Herriko hainbat gaztetxok modura, Amaikak Baten eman zituen lehen baloikadak eta ondoren, Real Sociedadeko harrobian hezi zen. Guztira, sei klubetako armarria defendatu du: lehen aipaturiko Real Sociedad, Eibar, Recreativo de Huelva, Osasuna, Girona eta Leganes. 2023ko maiatzaren 12an atea hutsean utzita jokatu zuen bere azken partida ofiziala: 0-3 irabazi zuten Burgosen aurkako neurketa.
Hainbat komunikabidek zabaldu dutenaren arabera, baina, futbolari lotuta jarraituko du debarrak, izan ere, UEFA Pro titulua lortzeko eta bere kirol ibilbidea aulkietan jarraitzeko lanean ari omen da.