Animadeba Animaziozko Nazioarteko Zinema Jaialdiko antolatzaileek hitzordua prestatzeko lanetan murgilduta jarraitzen dute. Askotariko ikusleak, zinemagileak, industriako profesionalak eta artistak batuko dituen jaialdiari buruz oraindik ere gutxi aurreratu duten arren, lehiaketan parte hartzeko 84 herrialdetako 1.057 film labur jaso dituztela jakinarazi dute. “Oso pozik gaude izandako harrerarekin“.
Irailaren 6tik 9ra bitartean, haur eta helduentzako filmak proiektatzeaz gain, tailerrak, eskola magistralak, aurkezpenak, solasaldiak, kontzertuak eta beste hainbat ekintza ere egingo dituzte.