Hurrengo asteotan arrauna, dantza latinoak, mugikorrean oinarrizko aplikazioak nola erabili ikasteko tailerra, sukaldaritza ikastaroa, oinarrizko informatika tailerra eta beste hainbat aisialdi jarduerez gozatzeko aukera izango dute udalerriko adinekoek. Arbil Jubilatu Elkartearen ekimenez abian jarritako programan parte hartzeko izen ematea zabalik dago.
Astelehenetik ostiralera honako gorputz jarduerak egiteko aukera egongo da:
- Arrauna. Astelehenero hiru saio (09:30-10:15/10:15-11:00/11:00-11:45) egingo dira kiroldegian. Informazio gehiago nahi izanez gero 943 19 22 62 telefono zenbakira deitu behar da.
- Dantza latinoak. Asteartero bi saio (09:30-10:45/11:00-12:15) eskainiko dituzte Musika Eskolan. Informazio gehiagorako 943 19 22 62 telefono zenbakira deitu behar da.
- Step. Asteazkenero ordubeteko bi saio (10:00-11:00/11:00-12:00) egingo dira kiroldegian. Informazio gehiago nahi izanez gero 943 19 22 62 telefono zenbakira deitu behar da.
- Soinketa. Ostiralero soinketa egiteko bi zirkuitu (10:15-11:15/11:15-12:15) egingo dira kiroldegian. Informazio gehiagorako 943 19 22 62 telefono zenbakira deitu behar da.
Garapen mental eta emozional osasungarria helburu hartuta, bestalde, hitzaldi sorta ere antolatu dute. Hitzaldiok, hilean behin egingo dira; ostegunetan jarri dute hitzordua. Horrez gain, beste bost tailer egiteko aukera izango da, honakoak: erabiltzaileentzako informatika, mugikorraren oinarrizko aplikazioak, argazkilaritza ikastaroa mugikorrarekin, sukaldaritza ikastaroa Gabonetan eta memoria tailerrak.