Debako KZguneak ikastaro eskaintza zabala prestatu du urrirako

Berriketan 2023ko ira. 19a, 11:34

Denetara, aurrez aurre zein Internet bidez jarraitu ahal izango diren doako hamabi ikastaro eskainiko dira urrian; zabalik dago ikastaroetan izena emateko epea.

Ikasturte berria irailean hasi ondoren, urrirako prestatu duten ikastaro sorta zabalaren berri eman dute Debako KZguneko arduradunek. Guztira, zazpi sailetan (irudia eta bideoa, aisia eta entretenimendua, ofimatika, produktibitatea, programazioa eta garapena, sare sozialak eta segurtasuna) banatutako doako hamabi ikastaro egiteko aukera izango da. Ikastaro gehienak gaztelaniaz eskainiko badira ere, bi euskara hutsean izango direla aurreratu dute.

Honako ikastaroak egiteko aukera egongo da:

 

Izen-ematea

Ikastaroei buruzko informazioa eskuragarri dago KZgunearen webgunean, eta arduradunek jakinarazi dute izen ematea zabalik dagoela. Ikastaroan izena eman nahi dutenek hainbat bide dituzte horretarako. Alde batetik, KZguneko bulegora (Astillero, 4) joanda izena eman daiteke, baina zentroko arduradunek azpimarratu dutenez, une honetan aldez aurretik hitzordua eskatuta soilik bertaratu daiteke. Hitzordua 943 02 36 29 telefono zenbakira deituta edo KZguneko honako loturan sartuta eskatu daiteke.

Bestetik, 943 02 36 29 telefono zenbakira deituta ere izena eman daiteke. Bide hori erabili nahi dutenek derrigorrez KZguneko erabiltzaile izan beharko dutela gogorarazi dute. Azkenik, KZgunearen webgunean bertan sartuta ere izena eman daiteke; bide hori erabili nahi dutenek ere derrigorrez KZguneko erabiltzaile izan beharko dute.

KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenentzako honako bideo tutorialak prestatu dituzte:

Zerbitzuaren arduradunek jakitera eman dutenez, gainera, urrian hilaren 1etik 15era egongo da zabalik zentroa. Honakoa da ordutegia: astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 20:00etara.