Urriaren 4a Munduko Animalien Eguna izan da, eta horren harira, animalientzako elikagaiak biltzeko Pienso en ti izeneko elkartasun kanpaina jarri du martxan bederatzigarren urtez Eroskik. Animalien babeserako eta ongizatearen alde lanean diharduten Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat animalia elkartek bat egin dute kanpainarekin, eta horien artean da Debako kale katuen babeserako sortutako Xapi elkartea ere.
Elkarteko kideek jakitera eman dutenez, gaur (urriak 6) eta bihar (urriak 7), udalerriko Eroski supermerkatuan egongo dira katuentzako pentsu lehor eta hezea edota latak biltzen. Herritarren ekarpen oro ongi etorria izango dela esan dute. “Batutako guztia Debako katuen janlekuentzako izango da”.