Narrazioa Gerardo Markuletak eraman du gaztelaniara eta 18 euroan jarri dute salgai paperean (11,99 euroan, berriz, ebook bertsioan).
Afasia Airlines (Bermingham, 2018) poema liburuaren ostean idatzi zuen Aizpuruak Izarak eleberria, Eusko Jaurlaritzaren sorkuntza-beka bati esker. Aurrez, hainbat ipuin eta bi antzerki sortu zituen, baita kondaira-liburu bat itzuli ere. Ohiko zutabegilea da Berriketan aldizkarian.