Irailean Europar Batasuneko kultura-ondarearen arloko sari ospetsuenetan aintzatespena jaso ondoren, Deba eta Mutriku lotzen dituen oinezko zubia birgaitzeko proiektuak Venezian (Italia) jasotako saria “herritarrekin ospatzeko” ekitaldia egin zuten urriaren 27an.
Debako Udaletik nabarmendu bezala, “hau da, zalantzarik gabe, Europar Batasuneko kultura-ondarearen arloko saririk ospetsuenetako bat“.
Hispania Nostrako Araceli Pareda presidentea, Alazne Txurruka Debako alkatea, Joseba Palenzuela Mutrikuko alkatea, eta birgaitze proiektua idatzi duen taldeko ordezkari Javier Leon (Fhecor) eta Iñaki Jaime (Injelan) izan ziren, besteak beste, plaka aurkezteko ekitaldian. Ondoren, Mutrikuko Gure Ametsa eta Debako Gure Kai dantza taldeetako kideek soka-dantza egin zuten, eta musika elektronikoko saio batekin eman zioten amaiera hitzorduari.