Udazkeneko kanpaina betean da Errigora eta uneotan eskaintzen diren produktuak bertatik bertara ezagutzeko hitzordua antolatu du beste behin ere Zuhatza Euskara Elkarteak. Ekimena doakoa izango da, baina edukiera mugatua izango du eta, hortaz, antolatzaileek gogorarazi dute aurrez eman behar dela izena (688 84 03 08 telefono zenbakian).
Azaroaren 9an amaituko da Errigorak abian duen Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina. Nafarroa hegoalde eta erdialdeko produktuz osatutako saskiak milaka etxetara eramango dituzte, bertako euskalgintzari ekarpen ekonomiko garrantzitsua eginez (saski bakoitzaren balioaren %25). 50 euroko saski bakarra eskaintzen dute aurten (23 ekoizleren 9 produktu ekologiko eta konbentzionalekin osatuta).
Eskaerak Errigoraren atarian egin behar dira eta Zuhatzako bazkideek Deban bertan jaso ahal izango dituzte saskiak.