Gaikako bilketaren inguruko informazioa banatuko du Mankomunitateak herriz herri, eta horretarako bi totem informatibo jarriko ditu, hondakin bakoitza zein edukiontzitara bota behar den azaltzeko. Bestetik, edukiontzi hori eta urdin berriak ere eramango ditu plazetara, herritarrei zerbitzu berria aurkezteko eta edukiontzi berriek birziklatzeko garaian ematen dituzten erraztasunak azaltzeko.
9:30etik 13:00etara egongo dira Mankomunitateko ingurumen hezitzaileak herrietan, honako egunetan:
Astelehena, azaroak 20 | Mutriku | Goiko plaza |
Asteartea, azaroak 21 | Deba | Foruen Plaza |
Asteazkena, azaroak 22 | Eibar | Urkizu plaza |
Osteguna, azaroak 23 | Elgoibar | Aita Agirre plaza |
Ostirala, azaroak 24 | Ermua | San Pelayo plaza |
Hiru sentsibilizazio bideo
Ekintza fisikoez gain, Mankomunitateak hiru bideo garatu ditu eskualdean pertsona bakoitzak sortzen duen zabor kopuruaren inguruan sentsibilizatzeko eta gaikako bilketa sustatzeko. Pertsona bakoitzak urtean 400 kilotik gora sortzen ditu, eta horietatik 220 kilo errefusa dira. 220 kilo errefus hauetatik %70 birziklagarria da, hau da, gainerako zatikietako edukiontzietan utzi beharko litzateke. “Beraz, helburua da herritarrei dei egitea hondakinak gaika biltzeko“, berretsi dute mankomunitateko arduradunek.