Azaroko ‘Berriketan’ aldizkariaren edizio digitala irakurgai

Berriketan 2023ko aza. 24a, 09:01

Herri aldizkariaren 289. zenbakia Internet bidez ere irakurtzeko aukera dago berriketan.eus atarian. Azken alea ez ezik, aurrez kaleratutako hilabetekariak ere bertan daude irakurgai.

Ale honetan landutako gaien artean, besteak beste, honako hauek aurkituko ditu irakurleak: Debako Gazte Asanbladaren kolaborazioa, 23. urtemugan; Euskeraz Bagera zikloari buruzko erreportajea eta egitaraua egunez egun; Iñaki Garitaonandia, Gari musikariari egindako elkarrizketa; Debako Odol Emaile Elkartearen gidaritza hartu duen talde berriari buruzko albistea; Azaroaren 25aren bueltan eta hilaren 30erako deitutako Greba Feminista Orokorraren testuinguruan antolatutako ekimenei buruzko informazioa; Ugaitz Zenarrutzabeitia surflari gaztearekin izandako solasaldia; Debabarreneko Komunikazio Taldeak Durangoko Azoka hizpide hartuta ondutako Errealitate bihurtu den fantasia gehigarria

Bestelako albiste, gutun eta iritziak ere jaso ditu, betiko legez, hilabetekariak (guztira 40 orrialde dauzka aleak). HEMEN irakur daiteke aldizkari osoa.