Aretxabaletako Dolulaguna zentroko arduraduna da Otxoa eta hainbat urte daramatza “heriotzek sortutako minak arintzeko prozesuetan” laguntza profesionala eskaintzen. Haren esanetan, “heriotza, orokorrean, gai tabua da eta Gabon garaia bereziki zaila izaten da dolua bizitzen dauden pertsonentzako, emozioek gainezka egiten dutelako, mundu guztia pozik dagoelako eta pertsonak elkartzeko sasoia delako”.
Deban egingo duen solasaldian, “isilean gordetakoa kanpora ateratzea eta hitz egiteko espazio bat zabaltzea” bilatzen du adituak. Saioa gaztelaniaz izango da, eta sarrera doakoa eta librea izango dela aurreratu dute antolatzaileek. Dena den, aretoa bete egingo dela aurreikusita, garaiz bertaratzeko deia egin diete interesa duten herritarrei.