Hamartik gora lagunek osatzen dute bihar, abenduaren 15ean, Kultur Elkarteko agertokian ariko diren musikarien zerrenda: Miren Artetxe, Hector Aldalur, Julen Altzibar, Alex Turrillas, Goizane Aizpurua, Andoni Viñaras, Emili Sukia, Iñaki Saenz, Nahia Eguskizaga, Julen Salgado, Borja Lekube, Iker Zubizarreta eta Pablo Berrizbeitia.
Bakarka nahiz taldean, partaideek hamar minutu inguruko emanaldi laburrak egingo dituzte; estilo ezberdineko bizpahiru abesti interpretatuko ditu bakoitzak. Norberak sortutako kantak eta bertsioak izango dira entzungai euskara hutsean egingo den kontzertu akustiko herrikoian.
22:00etan emango zaio hasiera emanaldiari. Sarrera doakoa izango da; 90 bat lagunentzako tokia egongo da aretoan.