Antolatzaileek azpimarratu dutenez, hasiera batean emanaldi bakarra eskaintzea zen asmoa, baina izan duten “erantzun ona eta arrakasta” ikusita, bigarren emanaldi bat antolatzea erabaki dute. Zehaztu dutenez, iragarri dituzten bigarren saio horiek ere hasiera batean ikuskizuna egin beharreko egun berean izango dira, Kultur Elkarteko areto nagusian. Hala, bakarrizketa eta zuzeneko musika uztartzen dituen umorista donostiarraren ikuskizunaren eta umorezko lau bakarrizketa labur batzen dituen Stand Up Gaua-ren bigarren emanaldiak 18:00etan izango dira.
Umore gosea asetzeko gogoa dutenek oraindik ere sarrerak erosteko aukera daukate. Interesa dutenek honako loturan eskuratu ditzakete, 5,16 euroren truke. Arratsaldeko emanaldi horietarako sarrera solte batzuk gelditzen direla jakinarazi dute antolatzaileek, beraz, horiek agortu aurretik azkar ibiltzeko ohartarazi dute. “Geratzen diren sarrera horiek agortzean, aretoaren edukiera beteko da eta, hortaz, ez da sarrera gehiagorik salduko”.