GUTUNA

Gutuna: “Errege kabalgata antolatzeko laguntza behar dugu”

Berriketan 2023ko abe. 28a, 10:05

Hona hemen Errege kabalgataren antolakuntza taldeak Berriketan aldizkarira igorri duten gutuna. 

Errege kabalgata antolatzen duen taldeak herritarron laguntza behar du hainbat antolaketa, dekorazio eta mantentze lanetarako. Besteak beste, photocall-aren ingurua garbi mantentzeko, eta kabalgataren egunean ibilbidean antolakuntzan jarduteko, edo apainketa eta desmuntatze lanetan aritzeko laguntza behar dugu.

Herriko ekintzak bizirik mantendu daitezen, horietan parte hartzera animatzen zaituztegu. Izena emateko, bidali mezua ondoko helbide elektronikora: erregekabalgatadeba@gmail.com. Bertan, izen-abizenak eta kontaktu zenbakia adierazi.

Bestalde, 2024ko urtarrilaren 3an bilera bat egingo da udaletxeko areto nagusian, 19:00etan, parte hartzaile guztiekin, pajeekin eta laguntzaileekin. Informazio guztia bertan partekatuko da.

Aurrez, mila esker.