“Kaleak garbiago mantentzeko eta debarren artean birziklapena sustatzeko ahaleginean, 20 hondakin ontzi berri jarri dira udalerriko hainbat tokitan, kokapen berriak barne”, jakinarazi du udalak. Hori hala, herritarrek bi edukiontzi mota izango dituzte aukeran: bata, grisa, hondakin orokorrentzat, eta, bestea, horia, ontziak eta plastikoak birziklatzeko.
Edukiontziak berritzeko eta ordezkatzeko inbertsioa 5.500 euro ingurukoa izan dela adierazi dute. Eta, bide batez, “Deba garbiago batean bizitzeko ahalegina guztion betebeharra dela” gogorarazi du udalak.