Zallako Zornotza anaiek, Urretxuko Ipinarrietak eta Ezkioko Iker Zubillaga ‘Igeldo’-k parte hartu zuten atzo iluntzean Euskal Jolasen egindako erakustaldian, eta indarrak neurtu zituztenen artean ‘Igeldo’-ren idi pareak egin zuen lanik txukunena, 50 plaza eginez. Plaza bat gutxiago (49) egin zuten Ipinarrietaren abereek eta Zortzona anaien idiek, berriz, 46 plaza egitea lortu zuten. Jardunaldi bakarrean erabaki zen irabazlea.
3.000 euro banatu zituzten parte hartzaileen artean. Plaza gehien egin zituen idi parearen jabeari 1.100 euro, txapela eta manta eman zizkioten; bigarren sailkatuak 1.000 euro lortu zituen eta hirugarren sailkatua 900 eurorekin saritu zuten epaileek.
[Ikusi HEMEN erakustaldiko argazkiak, zuzenean]
Antolatzaileen esanetan, “giro ona” nagusitu zen Euskal Jolasen jokatutako norgehiagokan. Nabarmendu dutenez, 250 zale baino gehiago hurbildu ziren erakustaldira.