Zuzeneko hitzaldiekin eta ikastaroekin jarraitzen du KZguneak

Berriketan 2022ko urt. 14a, 12:59

Kzguneak YouTubeko hitzaldiekin eta ikastaroekin jarraitzen du. Urtarrilean arratsaldez egongo da zabalik, 16:00etatik 20:00etara bitartean, eta otsailean, berriz, goizez, 9:00etatik 13:00etara.

Ikastaroak – KZgunea atarian kontsulta daiteke ikastaroen katalogo osoa: urruneko ikastaroak, aurrez aurrekoak, bideokonferentzia bidezkoak, bideotutoretzak…

Bestetik, zuzeneko hitzaldiak ere eskaintzen ditu YouTubeko KZguneaTIC kanalean. Astero IKTei buruzko gai berri bati buruz hitz egiten dute hitzaldietan, 30 minutuko iraupenarekin; ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea, Interneterako konexioa baino ez da behar. Hilabetero prestatzen duten hitzaldien egutegia hemen kontsulta daiteke.