Zumardiaren prozesuaren partekatze-ekitaldiaren aurkezpena egingo da larunbatean

Martxoan abian jarritako partaidetza ibilbidea amaierara heltzen ari da. Hainbat atal edo fase izan ditu: partaidetza batzordearen lanketa eta deialdia, eragileekin juntadizoak, dinamizatzaile taldearen osaketa, DAGIGUN partaidetza gunearen aurkezpena, mahai-inguruak, ibilbideak, tailerrak…
Orain arte egindakoaren errepasoa, herritarrengandik jasotako balorazioen aipamena eta urte hasieran egingo den amaierako eztabaidaren aurkezpena egingo dira datorren larunbatean, abenduak 18, Aldats pilotalekuan, 19:00etan.
Bertan parte hartuko dute partaidetza batzordeko kideak, udal langileak, dinamizatzaileak, Itziar Gonzalez partaidetza prozesuaren koordinatzailea, eragileak eta herritarrak.
Debako Udalak herritarrak bertan parte hartzera gonbidatu nahi ditu.