Zuhatzaren martxoko zozketak badu irabazlea: Patricia Zarraua

Berriketan 2022ko mar. 25a, 15:39

Zuhatza Euskara Elkarteak hilabetero antolatzen duen zozketako martxoko bazkide saritua Patricia Zarraua izan da.

Zuhatza Euskara Elkarteak 2020. urtean martxan jarritako bazkide kanpainaren harira sortutako ekimena da hilabeteroko zozketa. Dinamika honen baitan, produktu eta kultur saioetarako sarrera ezberdinak zozketatzen dira hilero hilero. Otsailean, Esti eta Mikel Markezen kontzertua ikusteko bi sarrera zozketatu ziren eta oraingoan Bagera garagardo artisau markako garagardo sorta, Errigorako produktuak eta Zuhatza Euskara Elkartearen telazko poltsa.