Zuhatzaren apirileko zozketak badu irabazlea: Maitane Garcia

Berriketan 2023ko api. 20a, 12:35

Zuhatza Euskara Elkarteak hilabetero antolatzen duen zozketako apirileko bazkide saritua Maitane Garcia izan da.

Zuhatza Euskara Elkarteak 2020. urtean martxan jarritako bazkide kanpainaren harira sortutako ekimena da hilabeteroko zozketa. Dinamika honen baitan, produktu eta kultur saioetarako sarrera ezberdinak zozketatzen dira hilero-hilero. Martxoan, Errigorako produktuez osatutako otarra zozkatu zen eta oraingoan Ruper Ordorikak larunbatean, apirilak 22an eskainiko duen emanaldirako bi sarrera.