Zuhatzaren apirileko zozketak badu irabazlea: Gaizka Ayastuy

Berriketan 2022ko api. 15a, 15:45

Zuhatza Euskara Elkarteak hilabetero antolatzen duen zozketako apirileko bazkide saritua Gaizka Ayastuy izan da.

Zuhatza Euskara Elkarteak 2020. urtean martxan jarritako bazkide kanpainaren harira sortutako ekimena da hilabeteroko zozketa. Dinamika honen baitan, produktu eta kultur saioetarako sarrera ezberdinak zozketatzen dira hilero-hilero. Martxoan, Bagera garagardo artisau markako garagardo sorta, Errigorako produktuak eta Zuhatza Euskara Elkartearen telazko poltsa zozketatu ziren eta oraingoan Yurrita arrain kontserben produktu sorta.