Zuhatza Euskara Elkarteak postua jarriko du larunbatean plazan

Berriketan 2022ko urt. 7a, 10:41

Larunbat honetan, urtarrilak 8, 12:00etatik aurrera udaletxeko arkupeetan egongo da Zuhatza Euskara Elkarteko materiala saltzen.

Bagera artisau garagardoa izango dute salgai, besteak beste. Pilsner garagardoa da, glutenik gabea. 24 botilako kutxa 60 euroan eskuratu daiteke; 12 botilakoa, berriz, 30 euroan.

Horrez gain, Euskeraz bagera kamiseta ere salgai izango dute postuan. Kamiseta hori Katxalote arropa markakoa da, eta Unisex, emakumezkoena eta umeena izango dute salgai, neurri guztietan. 12 euroan erosi ahal izango dira.