Zubiaren obrako egitura desmuntatzeko kamioiekin adi ibiltzeko deia egin du Udalak

Berriketan 2022ko urt. 14a, 11:24

Datorren astelehenetik ostiralera, hilaren 17tik 21era, Anes Arrinda pasealekuan, Arrantzale kalean eta hondartzako pasealekuan kamioiak joan-etorrian ibiliko dira, zubiaren obrako egitura desmuntatuko baita. Hori dela eta Udalak dei egin die oinezkoei kontuz ibil daitezen.