Zenbait kontzertu izango dira larunbat honetan Debako Gaztetxean

Berriketan 2022ko mai. 26a, 11:10

Maiatzaren 28an, larunbata, 22:30etik aurrera, musikaz gozatzeko aukera paregabea izango da Debako Gaztetxean bertan arituko diren hiru taldeen emankizunari esker.

Rebel Noise izango da larunbatean Gaztetxean joko duen taldeetako bat. Infernuko atean diskoa aurkeztuko dute bertan taldekoek.

Sofokaos taldeak jarraituko du, hauek ere disko bat aurkeztuko dute, Errealitatearen beste aurpegia diskoa, hain zuzen ere.

Amaitzeko, Kontralde taldeak ere bere musika eskainiko du Gaztetxeko taula gainean.

Kontzertuetarako sarrerak 5 euroan eskuratu ahal izango dira.