Zabalik dago aurtengo Animadeban lanak aurkezteko izen-emate epea

Berriketan 2022ko mar. 14a, 10:03

Irailaren 7tik 10era bitartean egingo da Animadeba Animaziozko Nazioarteko Zinema Jaialdia Deban. Hamabosgarren edizioa izango du aurtengoa. Maiatzaren 1ean amaituko da film laburrak aurkezteko epea, eta Sail Ofizialean eta Zuzendari Berriak-EHU atalean lehiatuko dira gero.

Aurkezten diren lan guztien artean hamar aukeratuko dituzte Sail Ofizialean lehiatzeko. 2021. urteko Animadebara mundu osoko 98 herrialdetako 1.502 film aurkeztu ziren, eta horietatik hogei film hautatu zituzten antolatzaileek lehiaketako bi sailetan parte hartzeko.

Filmfreeway plataformaren bitartez eman behar da izena.