Zabalik dago Animaziozko Nazioarteko Zinema Jaialdian izena emateko epea

Berriketan 2023ko mar. 14a, 09:21

Maiatzaren 1ean amaituko da aurtengo jaialdian, irailean, Sail ofizialean eta Zuzendari Berriak-EHU atalean lehiatuko diren film laburrak aurkezteko epea.

2023ko irailaren 6tik 9ra egingo da Deban XVI. Animaziozko Film Laburren Nazioarteko Lehiaketa eta martxoaren 3az geroztik zabalik dago bertan parte hartzeko deialdia. Filmfreeway plataformaren bitartez (filmfreeway.com) ireki dute izen-ematea eta lehiaketaren nondik norakoak eta oinarri guztiak Animadebaren webgunean jarri dituzte ikusgai.

Aurtengoa hamaseigarren Animadeba izango da; Euskal Herrian animaziozko zinema jaialdiarik zaharrena da. 2019an jauzi bat egin eta garai berri bati hasiera eman zion: hain zuzen ere, nazioarteko festibal bihurtu zen urte hartan.