XII. San Silbestre lasterketa izango da abenduaren 31n

Berriketan 2021ko abe. 23a, 12:48

Azkenean aurrera ateratzea COVID-19ak eragindako uneko osasun-egoeraren arabera egongo den arren, beti ere, aurtengoan abenduaren 31n San Silbestre lasterketan parte hartzeko izen-ematea ireki dute antolatzaileek.

Debako Udalak eta Debako Extreme taldeak, San Silbestre lasterketaren antolatzaileek, publiko egin dute aurten ere lasterketa herrikoian parte hartzeko deialdia. Hala ere, jende-pilaketak ekiditeko eta irteeran zein helmugan musukoa erabiltzeko ezinbesteko baldintzak ezarri dituzte.

14 urtez gorako edonork hartu ahal izango du parte lasterketan 5 euroren truke, baina horretarako izena eman beharko da Debako turismo bulegoan, aldez aurretik, edo egunean bertan Aldats pilotalekuan.

Lau kilometroko ibilbidea egin beharko dute saltaka parte hartzaileek, eta 11:30ean abiatuko da lasterketa. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, “aurten festa giroa ospatzea izango da helburua, hortaz ez da lasterketa lehiakorra izango”.

Azkenik, partaide guztien artean zozketa sorta ere egingo da amaieran.