Uztaileko ‘Berriketan’ aldizkariaren edizio digitala irakurgai

Herri aldizkariaren 286. zenbakia Internet bidez ere irakurtzeko aukera dago berriketan.eus atarian. Azken alea ez ezik, aurrez kaleratutako hilabetekariak ere bertan daude irakurgai.

Uztaileko ale honetan landutako gaien artean, besteak beste, honako hauek aurkituko ditu irakurleak: Zurrunbiloko Berdintasun Saileko kideen Surfa gure topaleku: hausnartu, elkartu eta gozatu kolaborazioa, uztaileko jardueren argazki galeria, Itziarko Kopraixen eta Debako San Roke festen egitaraua eta nondik norakoak, Fernando ‘Fefe’ Urain musikariari egindako elkarrizketa… Bestelako albiste, gutun eta iritziak ere jaso ditu, betiko legez, hilabetekariak (guztira 32 orrialde dauzka aleak). Hurrengo aldizkaria, paperezko edizioan, irailaren amaieran plazaratuko da.

HEMEN irakur daiteke uztaileko ale osoa.