Uztailaren 1ean zabalduko dute Mendata institutuko aparkalekua

Ikastetxeko jolastokia aparkaleku gisa erabilgarri egongo da udan.

Uda garaian ohikoa denez, aparkaleku bihurtuko da Mendata institutuaren jolastokia. Aparkalekua errazteko helburuarekin, uztailaren 1etik abuztuaren 31ra arte egongo da erabilgarri espazioa; ordu mugarik gabe eta doan, ‘bertakoak’ eta ‘udatiarrak’ TAO txartela dutenek erabili ahal izango dute.