Uztailaren 1ean egingo da Kolorez Blai udalekuen inguruko bilera gurasoekin

Erabiltzailearen aurpegia Berriketan 2022ko eka. 28a, 09:15

Urtero bezala, abiatzear diren Kolorez Blai euskal udalekuen atarian, guraso bilera egingo du Kolore Anitzek; bertan, elkar ezagutu eta egitasmoaren inguruan sor daitezkeen zalantza eta galderei erantzuna ematen saiatuko dira udalekuetako koordinatzaile eta begiraleak. Bilera uztailaren 1ean izango da, arratsaldeko 19:00etan, Kultur Elkartean.

Uztailaren 4an hasiko dira Kolorez Blai udalekuak. Lehen txanda hilaren 4tik 15era bitartean izango da (2014-2016 artean jaiotakoek hartuko dute parte); bigarren txanda, aldiz, uztailaren 18tik 29ra (2010-2013 artean jaiotakoentzat). Udalekuak astelehenetik ostiralera egingo dira, 9:30etik 13:00etara.

Aurten 190 haurrek parte hartuko dute udalekuetan, uste baino askoz gehiagok. Izena eman zuten haur guztiak onartuak izan dira, eta hamahiru begiralek eta Itsaso Iciar koordinatzaileak osatuko dute haurrekin lanean arituko den lantaldea. Kolorez Blai udalekuak Debako Udalak eta Zuhatza Euskara Elkarteak antolatzen dituzte, elkarlanean.