‘Urteak bete, abenturak bizi’ ikuskizuna eskainiko dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Itziarren

Berriketan 2023ko ots. 1a, 11:14
Otsailaren 3an, ostiralean, izango da pailazo taldearen emanaldia; 18:00etan hasiko da saioa, Zabalsoro frontoian. Agortuta daude sarrera guztiak.

35 urte bete dituzte aurten Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek eta, azaldu dutenez, “ospakizun urtea lagunekin partekatu nahi dugu sudurgorriok”. Ospakizun saioa da, hortaz, Urteak bete, abenturak bizi ikuskizuna. “Urteak betetzea garrantzitsua bada, are gehiago abenturak bizitzea! Eta hori izango da gure ospakizuna: beste abentura bat bizitzea!”, nabarmendu dute.

Itziarko Auzo Udalak beste hainbat eragilerekin elkarlanean antolatutako Barruan giro! neguko kultur egitarauaren baitan egingo da hitzordua.