Urtarrilaren 23an zabalduko dute Debako Helduen Eskolan matrikulazioa egiteko epea

Berriketan 2023ko urt. 18a, 12:28
Otsailaren 3ra bitartean egongo da zabalik Debako Helduen Heziketa Iraunkorreko (HHI) zentroan izena emateko epea. Ikasgai ezberdinak izango dira aukeran, gaztelaniaz eta euskaraz.

Eskolako kideek jakinarazi dutenez, gaztelaniaz honako ikasgaiak izango dira aukeran datozen hilabeteotan: Alfabetatzea, Matematika, Natura-Zientziak, eta Gizarte-Zientziak (Deba-Itziarko Historia, inklusio bideak…). Euskaraz, berriz, Euskararen hastapenak izango dituzte ikasgai.

Helduen Eskolako ikastaroen gaineko informazio gehiagorako edota izena emateko, herritarrek Astillero kaleko 4. zenbakiko zentrora jo dezakete zuzenean, 14:00etatik 17:00etara. Ondoko telefono zenbakiak ere jarri dituzte interesdunen eskura: 943 19 21 76 eta 673 118 181.