Urriko ‘Berriketan’ aldizkariaren edizio digitala irakurgai

Herri aldizkariaren 288. zenbakia Internet bidez ere irakurtzeko aukera dago berriketan.eus atarian. Azken alea ez ezik, aurrez kaleratutako hilabetekariak ere bertan daude irakurgai.

Ale honetan landutako gaien artean, besteak beste, honako hauek aurkituko ditu irakurleak: Fokupean festibalaren inguruko erreportajea eta jaialdiaren egitaraua egunez egun, Arantza Egaña eta Maria Jesus Aranberri Itziarko Peria Batzordeko kideei egindako elkarrizketa, Arbil erretiratuen eta pentsiodunen elkarteak esku artean dituen proiektuen inguruko erreportajea, Anartz Ugarte musikariari egindako elkarrizketa… Bestelako albiste, gutun eta iritziak ere jaso ditu, betiko legez, hilabetekariak (guztira 32 orrialde dauzka aleak).

HEMEN irakur daiteke urriko aldizkari osoa.