Udal Liburutegia 08:00etatik 09:30era baino ez da zabalduko ostiralean

Debako Udalak jakinarazi du datorren hilaren 11n, ostiralean, Ostolaza Udal Liburutegian ohiko desintsektazio eta garbiketa lanak egin behar dituztela eta, hortaz, goizeko lehen orduetan bakarrik izango dela irekita.
Erabiltzaileek 8:00etatik 9:30era bitartean erabili ahal izango dute liburutegiko zerbitzua. Informazio gehiagorako deitu 943 19 25 60 telefono zenbakira edo idatzi mezua ostolaza@deba.eus helbide elektronikora.