Udako ordutegia hainbat udal zerbitzutan

Uda sasoiarekin batera, hainbat udal zerbitzuk ordutegia aldatu dute, ohikoa denez. Udaletxeko harrera 8:00etatik 14:00etara egoten da zabalik, eta Turismo bulegoa 10:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 19:00etara (astelehenetik larunbatera), eta 10:00etatik 14:00etara igande eta jaiegunetan.
Ostolaza udal liburutegia, berriz, irailaren 12ra bitartean ondoko ordutegian zabalduko dute, (astelehenetik ostiralera):
Liburutegi orokorra: 9:00-14:00.
Haur/Gazte Liburutegia:
- 2-6 urte bitartekoak: 10:00-11:00.
- 7-15 bitartekoak: 10:00-13:00.