Txiapas, Honduras eta Guatemalako ekintzaileen esperientziak erdigunean

Berriketan 2022ko ots. 6a, 12:49

Guatemala, Honduras eta Txiapasetik etorritako ekintzaileen esperientziak ezagutzeko aukera egongo da Lumaltik Herriak eta DIT feministak elkarlanean antolatutako saioan.

Hemen eta han topaketa otsailaren 10ean (osteguna), egingo da Kultur Elkarteko liburutegian. Besteak beste, Ertamerikako ingurumenaren aldeko ekintzaileak, komunikazio eskubidea defendatzen duten kazetari komunitarioak, hezitzaileak eta mugimendu feministako kideak batuko ditu ekimen honek. Hizlariak Seydi Irias, Floridalma Martinez eta Mariana Morales izango dira.