San Pedro bezperako ohiko zahagi erretzea izango dugu gaur gauean Plaza Zaharrean

Berriketan 2022ko eka. 28a, 18:58
San Juan bezperako suaren ostean, San Pedro bezperan badugu beste ospakizunik herrian, Lubina elkartearen antolakuntzari esker zahagi erretzearekin urteetako tradizioari ematen baitzaio jarraipena.

Gaur gauez, San Pedro bezpera izanik, Plaza Zaharrean, bi zahagi lehor zintzilikatu eta su emango zaie 22:00etan. Urtero bezala Deba Musikaleko dantzariek eta Kalez kale elkarteko txistulariek hartuko dute festan parte. Zahagiei sua eman aurretik txistulariek​ kalejira joko dute eta, ondoren, dantzariek dantza egin, haurrak suaren bueltan dabiltzan bitartean.

Festa hau La Lubina Ehiza eta Arrantza Elkarteak berreskuratu zuen 1971n, eta oraindik, urtero, elkartea arduratzen da berau antolatzeaz.