Poza de la Sal-era irteera antolatu du Arbil Jubilatu Elkarteak

Berriketan 2023ko mar. 17a, 10:20

Burgosko (Espainia) probintzian dagoen herrian zehar bisita gidatua egingo dute lehendabizi eta, ondoren, Oñara joango dira. Izena emateko azken eguna martxoaren 27a da.

Burgosko (Espainia) herria datorren martxoaren 29an bisitatuko dute. Elkarteko kideek azaldu dutenez, herria ezagutzeko bisita gidatua egingo dute lehendabizi, eta herriak eskaintzen duena ikusi ondoren, Oñara joango dira; poteoan ibiltzeko eta bazkaritako tartea hartuko dute han. Irteeraren prezioa 45 eurokoa da, eta prezio horren barruan garraioa, bisita gidatua eta bazkaria sartzen direla esan dute.

Astelehenean (martxoak 20) zabalduko dute irteeran parte hartzeko izen ematea. Interesa dutenek Berasaluze Plazako egoitzan izena eman beharko dute, eta horretarako ordua eta egunak ere ezarri dituzte: bulegoa astelehen eta ostegunetan egongo da zabalik, 11:00etatik 12:30era, eta soilik 10:30etik aurrera ilaran daudenak kontuan hartuko dituztela gogorarazi dute. “Aurretik daudenak ez dira kontuan hartuko”.

Ohi modura, autobus zerbitzua ere egongo da. Lehen geldialdia Itziarren egingo dute; 08:15ean jarri dute hitzordua. Ondoren, Debako bizilagunen txanda izango da; 08:30ean zumardian (hondartza sarreran) ipini dute hitzordua.