Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna izango da Itziarren

Berriketan 2021ko abe. 24a, 13:13

Urtarrilaren 2an, igandea, arratsaldeko 17:00etan, Itziarko frontoian, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Kuikui ikuskizunaz gozatu ahal izango dute bertaratzen diren ume eta helduek.

Ikuskizuna Luzarbe Guraso Elkarteak antolatu du. Sarrerak aldez aurretik erosi beharko dira zortzi euroan. Horretarako Harrera bulegora jo beharko da abenduaren 23an goizez (10:00etatik 13:00etara) edo frontoira 23 edo 24an arratsaldez (16:00etatik 18:00etara).