Pelax eta Bidelapurrak taldeek kontzertua eskainiko dute ostiralean

Berriketan 2022ko mai. 18a, 12:24
Pelax eta Bidelapurrak taldeek zuzeneko emanaldia eskainiko dute ostiral honetan, maiatzak 20, gaueko 22:00etan, Debako Kultur Elkartean.

Olatz Salvador, Esti eta Mikel Markez eta Liburuaren Egunaren bueltan antolatutako egitarau bereziari jarraiki Kultur Elkarteak eta Debako udalak elkarlanean kaleratutako KulturEkin programazioaren baitan antolatutako laugarren ekimena izango da ostiralekoa. Oraingo honetan, Pelax bakarlari donostiarraren eta Bidelapurrak folk-rock taldearen txanda izango da.

Antolatzaileek adierazi dutenez, oraindik ere sarrerak online erosteko aukera dago, bost euroan, hemen sakatuta. Sarrera guztiak agortzen ez badira, aurrez aurreko salmenta egingo dute egunean bertan.