Pasa den astelehenetik Debako Uda Kirola 2022 ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago

Berriketan 2022ko eka. 22a, 12:29

Aurreko urteetan bezala, aurten ere Debako Udaleko kirol zerbitzuak Uda Kirola 2022 jarduera multzoa antolatu du. Urtero bezala surfa, bodyboarda, eta SUPa ikasi ahalko dute bertaratzen direnek, baita iaz lehenengoz egindako Surfskate modalitatea ere. Aurten gainera, Slackline ikastaroa ere antolatu da.

Urtero bezala surfa, bodyboarda, eta SUPa ikasi ahalko dute bertaratzen direnek, baita iaz lehenengoz egindako Surfskate modalitatea ere. Aurten gainera, Slackline ikastaroa ere antolatu da. Ikastaro guztiek 5 eguneko iraupena izango dute, eta ekainaren 27an abiatuko da lehena. Azkena, aldiz, abuztuaren 22ko astean. Ikastaro gehienak euskara hutsean izango dira. Gutxi batzuk, ordea, elebitan egiteko aukera izango da, eskaerarik badago. 

Debarrek lehen ikastaroan deskontua izango dute eta ekainaren 17tik izan dute izena emateko aukera. Debar ez direnek ere badute dagoeneko izena emateko aukera, pasa den astelehena geroztik, baina ez dute deskonturik izango ikastaroetan. Izena emateko Turismo Bulegora gerturatu beharko dira interesdunak.