Otsailaren 25ean bukatuko da 'Deba 100 hitzetan' lehiaketara lanak aurkezteko epea

Berriketan 2022ko ots. 11a, 09:30

Cardenas fundazioak eta Debako Udalak antolatutako Deba 100 hitzetan literatur lehiaketaren zazpigarren edizioa da honakoa. Deba gai hartuta, 100 hitz baino gutxiagoko eta argitaratu gabeko lanak dira lehiaketa honetara aurkez daitezkeenak. Turismo bulegoan entregatu behar dira idatziak, otsailaren 25a baino lehen (14:00).

Bi modalitate egongo dira sariketan (euskarazkoa eta gaztelaniazkoa), eta edonork hark dezake parte bertan. Lanek ez dute 100 hitz baino gehiago izan behar, izenburua alde batera utzita. Eta gai nagusiak Deba izan behar du aurten ere; idazlanek haren historiarekin, paisaiarekin edota, zuzenean edo zeharka, harekin lotuta dagoen edozerekin izan beharko dute zerikusia.

Lehen saria 300 eurokoa izango da, bigarrena 200 eurokoa eta 150 euro emango dizkiote saririk gabeko herriko lan onenari (sari bana modalitate bakoitzean). Epaimahaia Kultura Sailak aukeratutako pertsonek osatuko dute.

Lehiaketaren oinarri guztiak eta bestelako informazioa www.deba.eus-en.