Osoko bilkura egingo du gaur Itziarko Auzo Udalak

Berriketan 2022ko uzt. 19a, 14:01
Hilero bezala, hainbat gai eta asmo jorratuko dira gaur, asteartea, 15:30ean, Apaizetxea eraikineko batzar aretoan egingo den osoko bilkuran. Eta hauxe izango da urte politikoko azken bilkura.

Osoko bilkuran jorratuko diren gaien artean egongo da, besteak beste, honako bi gai hauek berrestea: herritarrei eman beharreko zerbitzua hobetu eta estrategia bateratuak martxan jartzeko Deba, Itziar, Zestoa eta Zumaiak sinatutako Elkarlan Hitzarmena; eta Debako Udalak ontzat emandako “osasun zerbitzuen hobetzearen aldeko mozioa”. Hona hemen osoko bilkuraren gai-orden osoa: