Osio kalea itxita egongo da egunotan, eraisketa lanengatik

Berriketan 2022ko abe. 20a, 11:23
Kalearen sarreran dagoen etxea eraitsiko dute gaurtik (abenduak 20) larunbatera (abenduak 24) bitartean; segurtasun arrazoiengatik ibilgailuek ezingo dute ez sartu ez atera.

Udal iturriek jakitera eman dutenez, Osio kalearen 2. zenbakian dagoen etxearen eraisketa lanek eragina izango dute zirkulazioan. Alde batetik, kaleko sarbidea itxita egongo da. Ohartarazi dutenez, mozketa egunetan ezingo da bertara sartu edo bertatik irten. “Kale horretan aparkatuta dauden ibilgailuak barruan egon ahal izango dira mozketa egunetan; irten baino ezin izango dira egin. Kale horretara sartzea edo irtetea beharrezkoa den kasu jakinetan, Udaltzaingoarekin harremanetan jarri beharko da”.

Eraisketa lanek N-634 errepideko zirkulazioan ere eragingo dute. Adierazi dutenez, lanek dirauten tartean etxearen pareko bidea ez da egongo erabilgarri. “Zirkulazioa semaforoekin antolatuko da”. Gogorarazi dutenez, oinezkoen pasabidea bermatuta egongo da.

Etxea eraitsi ondoren, eta urtarrilaren 9an hondakinen sailkapenarekin hasi arte, etxea zegoen gunea hesituta eta errepidea libre lagako dute. Lanei ekin ondoren ere mozketa puntualak egingo dituztela iragarri dute. “Mozketa puntualak egingo dira, hondakinak kamioietan kargatzen dituzten bitartean”.