Ordutegi berria ezarri dute eskualdeko garbiguneetan

Debabarreneko Mankomunitateak jakinarazi du gaurtik, abenduaren 1etik, aurrera jarriko dela indarrean ordutegi berria Eibarren, Ermuan, Elgoibarren eta Mutrikun kokatutako eskualdeko lau garbiguneetan.
Aurrerantzean, garbiguneak astelehenetan 15:45etik 18:15era bitartean egongo dira zabalik, hau da, arratsaldez bakarrik. Asteartetik ostiralera, berriz, herritarrek 9:00etatik 13:00etara eta 15:45etik 18:15era eraman ahal izango dituzte hondakinak bertara, eta, larunbatetan, orain arteko ohiko ordutegia mantenduko da, 9:00etatik 13:00etara.