Oraindik ere plaza batzuk libre daude udal musika eta dantza eskolan

Berriketan 2022ko uzt. 12a, 09:00

Debako udal musika eta dantza eskolako 2022/2023 ikasturterako matrikulazio epea amaitu den arren, azken plaza batzuk libre geratzen dira oraindik ere.

Ondoko ikastaroetan eman daiteke izena: akordeoia, txistua, tronpeta, bonbardinoa, tuba, perkusioa, klarinetea, gaita, konboa, kantua, korala, euskal dantza, musika eta mugimendua, eta musika mintzaira.

Udako ordutegia dela eta, uztailean astelehenetik ostiralera egongo da zabalik musika eta dantza eskola, 9:00etatik 14:00etara. Abuztuan, aldiz, itxita egingo da.

Informazio gehiagorako: 943 19 20 16 telefono zenbakia edo musikaeskola@deba.eus helbide elektronikoa.