Odola emateko deialdia egin dute azaroaren 12rako

Berriketan 2021ko aza. 5a, 17:34

Azaroaren 12an (ostirala) odola emateko saio berri bat egingo da Luzaro ikastetxean, 17:00etan. Aste horretan bertan 623 328 408 zenbakira deituta hartu beharko da txanda (16:30etik 20:30era) edo aipatutako telefono zenbakira WhatsApp-a bidaliz. Beste behin ere, Debako Odol Emaileen Elkarteak bertan parte hartzeko deia egin die herritarrei.