Neguko oporraldirako eskaintza osatu du Gaztelekuak

Berriketan 2021ko abe. 22a, 12:27

Gaztelekuan bonboien salmenta eta azokekin amaituta ekintza bereziak egingo dituzte neguko oporraldian.

Goizez, ekintzak izango dira, esaterako, Txuri Urdinera eta Salting-era irteerak egingo dira, pala txapelketa izango da gainera frontoian eta Gaztelekuan Laser Gunea muntatuko dute. Ekintza hauetan parte hartzeko, izena ematea ezinbestekoa da.

Arratsaldez, berriz, ia egunero zabalik egongo da Gaztelekuaren aretoa, futbolin txapelketa, bingoa, minifutbol lehiaketa, partxisa… bezalako jarduerekin.

Oraingoan ere, Covid egoeraren arabera ekintzak moldatuko dira beharrezkoa bada.​ Hona hemen egitarau osoa: