Neguko aterpetxea izango da aurrerantzean Eibarren etxerik gabeko pertsonentzat

Berriketan 2021ko abe. 13a, 19:17

Abenduaren hasieran ipini zuten martxan etxerik gabekoentzat aterpetxea Eibarko Karmeldarren eraikinean. Debabarrena eskualde osorako zerbitzua eskainiko du neguan, apirilera bitartean egongo baita zabalik.

14 lagunentzat tokia dauka, eta ohea eta norbera garbitzeko aukera eskainiko ditu eguraldi txarreko egunetan. Lokalak egokituta daude dagoeneko eta hezitzaileak ere prest daude etxerik gabeko pertsonen jarraipena eta akonpainamendua egiteko. Egitasmoaren sustatzaileek zehaztu dute ez dela epe luzerako aterpe bat, baizik eta aldi baterakoa, eta etxerik gabekoek egun jakinetan erabili ahal izango dute.

Debabarreneko Gizarte Zerbitzuetako Mapan jasotako azpiegitura- eta baliabide-planaren baitan kokatu behar da egitasmoa.