'Mujeres en construcción' dokumentala eskainiko dute Kultur Elkartean

Berriketan 2022ko eka. 6a, 10:00

Debako Bizikidetza Batzordearen ekimenez, Mujeres en construcción dokumentala eskainiko dute etzi (asteazkena), 19:00etan, Kultur Elkartean. Proiekzioa amaitutakoan, solasaldia izango da egileekin.

Indarkeria politikoaren eragina zuzenean bizi izan duten hainbat emakumeren bizipenak aurkezten dira Mujeres en construcción dokumentalean, biktima izandako 11 emakumeren testigantzak jasotzen baititu. Begoña Atin eta Maite Ibáñezek zuzentzen duten ikus-entzunezkoa 2009an estreinatu zen, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian. 

Dokumentala ikusi ondoren, Begoña Atin eta Mª Carmen Hernandezekin hitz egiteko aukera izango da Kultur Elkarteko hitzorduan. Informazio gehiago 685 720 032 telefonoan.